XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Jo aitta! Paol aldean askotan izaten gara, baina hemen...

- Beno, beno, nahi duzuena.

- Meriendatu al duzue?

- Bai! lau mutikoek batera.

- Gero arte orduan.

- Bai, gero arte! aitta!

- Gero arte, Pedro!

Itzuli aurretik soa trenzubi aldera botatakoan jada ez dazagu ingurua.

Lehengo leku oihandar hartan orain lantegiak, etxeak...

Dena aldatzen ari da: lekuak, lurra, gu.

Herrirantz doala, gizon bat gorantz datorrela dakusa.

Kainabera sorbaldan, otarra eskuan...Mika ipurtokerra!

Deblauki, badaki zer esan emazteari!

Bai.

Emazteari eta abokatuari.

Biei.

- Baina Pedro! Zure jenio horrek galduko zaitu! Jexuxa emazteak.

- Eta zuk zer egingo zenuke?

Zure familiaz nahi dituen guztiak esaten laga?

- Bai, izan ere txotxolo hutsa da hura, baina, ukabilkada bat ematea ere...

-Ondo egin duzu aitta! txikiak.

- Hago ixilik lotsagabea! Jexuxak.

- Zergatik diok hori, Bikain? Pedrok.

- Ba, ipurtoker horrek lohi-harrak kendu dizkigulako pototik!

- Ia denak!

- Txilipito alua!

- Zeraman kainabera motarekin ez zian amuan karnatarik jarri beharrik-eta!